Hainbat trafiko mozketa eta erregulazio egingo dituzte Ibarrako jaietan

Ataria 2016ko abuztuaren 8a

Ibarrako Udalak jakinarazi ditu San Bartolome jaietan izango diren trafiko mozketak eta erregulazioak. Abuztuaren 23tik 28ra ospatuko dira aurtengo jaiak.

- Abuztuak 24, asteazkena: Haurren danborrada dela eta, 11:30etik 13:00etara Euskal Herria kalean.

- Abuztuak 24, asteazkena: Helduen danborrada dela eta, 22:00etatik 00:00etara Euskal Herria kalean.

- Abuztuak 26, ostirala: Kale-antzerkia dela eta, 12:30etik 13:00etara Euskal Herria kalean.

- Abuztuak 26, ostirala: Giza proba dela eta, 19:00etatik 21:00etara.

Abuztuak 28, igandea: Koadrilen kalejira dela eta, 12:30etik 14:00etara. 

- Abuztuak 28, igandea: Piparraren erreketa dela eta, 00:00etatik 00:30era.  

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!