Bartolo eta Bartola aitzakiatzat hartuz, festa giro ederra sortuko da Ibarran, 7 egunetan zehar. Abuztuaren 23an, goizeko 12:00etan, suziria botako dute Ibarrako Kirol Elkartearen eta Lauburu Kirol Elkartearen eskutik. Arratsaldea, haurrei zuzendua izango da, izan ere, bazkaria, jokoak, eta apar festa izango dituzte. Iluntzean, elkartasunaren afaria izango da; eta segidan, Bad Sound System taldearen doinuak nagusituko dira herriko plazan.
Santuaren egunean, haurren danborra hotsak nagusituko dira herrian barna, goizean eta iluntzean. 20:00etan, bertso saio dotorea izango da, Ibarrako bertso eskolako ikasleak tartean direla. Eguna bukatzeko, Bi Bala eta Little Martin Selektah taldeak igaroko dira Ibarrako oholtzatik.
Abuztuaren 25ean, ostegunean, Gorritiren animaliekin gozatzeko tartea izango da. 16:00etan, berriz, Jumpfit saioa eskainiko da, festetan zehar sartutakoak apur bat kanporatzeko. 21:00etan, herritarrak afaltzeko bilduko dira, bakoitzak bere kazuela etxetik eramango duelarik. Afalostean, Gatillazo taldeak San Bartolome plaza dantzan jarriko du bere musika estiloa zein den argi utziz.
Ostiralez, Joxe Mendizabal gerturatuko da Ibarrara, gaztetxoak dantzan jartzeko xedearekin. 19:00etan, soka dantza egingo dute Alurr dantza taldeko kideek; eta segidan, kirol ikuskizun bikaina izango da, Ibarrako Sokatira taldea eta Ordiziako Rugby elkartearen arteko desafioa izango baita. Gauerdian, Laket taldea ariko da musika jotzen.
Abuztuaren 27a, Kirolaren Eguna izango da. Besteak beste, futbola, toka eta bola tiraldia, eta xakea izango dira. 12:00etan, ordea, zitarik garrantzitsuena izango da, herri kirolak izango direlako kirolari ezagunen eskutik. Arratsaldean, aldiz, pilota partidak jokatuko dituzte, jubenil eta afizionatuek. Segidan, Haatik dantza konpainniaren emanaldia izango da; eta gauean, Alurr dantza taldeak, 'Lanabesak' emanaldia eskainiko du.
Kuadrillen eguna izango da, abuztuaren 28a. Egunean zehar, bazkariak, jolasak, kalejira, eta kontzertua izango dituzte. Irailaren 4arekin agurtuko dituzte festak herritarrek, gazteentzako txirrindulari lasterketarekin.
Ahosabaia goxatzeko aukera
Otordu herrikoiez gain, jan eta edanarekin lotutako ekimen ugari dago egitarauan. San Bartolome Egunean, bertako gastronomiari tartea zabalduko zaio, piperrak eta tomateak dastatezko aukera izango baita. Ostegunez, aldiz, koktel erakustaldia eta txokolate jatea izango dira. Ostiralean, bukatzeko, txekorraren haragi samurra jango dute herritarrek.
SAN BARTOLOME JAIAK
ABUZTUAK 23, ASTEARTEA
11:30. XXVIII. San Bartolome bozeto lehiaketako eta I. Diseinu lehiaketako sari-banaketa, San Bartolome plazan.
11:45. Haurren eta gaztetxoen kuadrillak plazan elkartuko dira.
12:00. Jaien hasiera. Suziri jaurtiketa Lauburu Kirol Elkartearen eta Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik eta Bartola eta Bartoloren jaitsiera kiroldegitik plazaraino. Ondoren. Ibarrako, Zizurkilgo eta Villabonako erraldoien eta buruhandien konpartsarekin batera, haur eta gaztetxoen kuadrillen kalejira herrian barrena.
Jarraian. Ibarrako Merkatarien Elkarteak eskainitako hamaiketakoa, San Bartolome plazan.
14:30. Haurren eta gaztetxoen bazkaria San Bartolome plazan, herriko gurasoen eskutik.
16:00. Haurrentzako jokoak Txiribitu Astialdi taldearen eskutik, San Bartolome plazan.
17:30. Apar festa, Emeterio Arrese parkean.
18:30. Ibarrako, Zizurkilgo eta Villabonako erraldoien eta buruhandien konpartsa herriko kaleetan zehar.
19:00. San Bartolome bezperako kanpai-jotzea eta salbea, San Bartolome elizan.
21:00. Elkartasun afaria, San Bartolome plazan.
22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
23:30. Bad Sound System taldearen kontzertua, San Bartolome plazan.
ABUZTUAK 24, ASTEAZKENA
SAN BARTOLOME EGUNA
09:00. Diana herriko txistularien eskutik.
10:30. Meza nagusia, San Bartolome elizan.
11:30. Haurren danborrada, Iraunkorrak txarangak alaituta.
12:00. Piparrak eta tomateak, San Bartolome plazan, herriko baratzezainek, Zubelzu Piparrak etxeak, Ibarlur Piparra Kooperatibak eta Txumitxak eskaini eta zerbitzatua.
18:00. Helduen danborradaren entsegua, Azkue auzoan.
20:00. Bertsolarien emanaldia: Ibarrako bertso eskolako ikasleak, Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Mikel Artola, Emeterio Arrese parkean.
22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
22:45. Helduen danborrada Iraunkorrak txarangak alaituta.
23:30. Bi Bala eta Little Martin Selektah taldeen emanaldia, San Bartolome plazan.
ABUZTUAK 25, OSTEGUNA
9:00. Diana herrikoia trikitilarien eskutik.
11:00. Txokolate jatea, Hauspoa Kultur Elkartearen eskutik, San Bartolome plazan.
11:30. Gorriti eta bere animaliak, San Bartolome plazan.
16:00. Jumpfit saioa (14 urtetik gorakoentzat), San Bartolome plazan.
18:00. Koktel erakustaldia Ibarrako Merkatarien Elkartearen eskutik, San Bartolome plazan.
21:00. Barrikotea, San Bartolome plazan (Norberak bere afaria eta baxera eraman beharko du).
22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
23:30. Gatillazo taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
ABUZTUAK 26, OSTIRALA
09:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.
11:00. Kale antzerkia Giroarte dultzaina taldeak eta Ibarrako trikitilariek alaituta herriko kaleetan zehar, Hauspoa Kultur elkartearen eskutik.
14:30. Txekor jatea, Emeterio Arrese parkean, Sendi-Ekintza elkartearen eskutik.
17:00. Haur eta gaztetxoentzat dantzaldia Joxe Mendizabalen eskutik, San Bartolome plazan.
19:00. Soka dantza, Alurr dantza taldearen eskutik, San Bartolome plazan.
20:00. Ibarrako sokatira taldearen eta Ordiziako Rugby Elkartearen arteko desafioa, Euskal Herria kalean.
22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
22:45. DJ Andoniren emanaldia, Txumitxa atzealdeko plazan.
23:30. Laket taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
ABUZTUAK 27, LARUNBATA
KIROLAREN EGUNA
09:00. Diana herriko trikitilarien eskutik.
10:00. Haurrentzat 3X3 futbol txapelketa, Emeterio Arrese parkean Lauburu Kirol Elkartearen eskutik.
11:00. Erretirodunentzako hamaiketakoa, Bizi-Nahi elkaratean.
11:30. Toka eta bola txapelketa, Emeterio Arrese parkean Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.
11:30. Haur eta gaztetxoentzat toka eta bola txapelketa Emeterio Arrese Parkean, Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.
11:30. Xake gunea: bat-bateko xake partiden erakustaldia.
12:00. Herri-kirolak, San Bartolome plazan:
- AIZKOLARIAK ETA TRONTZALARIAK: ALATZNE ETXABURUA (ZIZURKIL), IRATI ASTONDOA (ZEANURI), IRUNE IZKUE (BEINTZA-LABAIEN) ETA MAIKA ARISTEGI (ITUREN)
- HARRI-JASOTZAILEA: IDOIA ETXEBERRIA (ORIO)
- SOKATIRA: IBARRAKO EMAKUMEZKOEN SOKATIRA TALDEA.
17:00. Pilota partidak: jubenilak eta afizionatuak. Belabieta pilotalekuan, Sendi-Ekintza pilota eskolaren eskutik:
- JUBENILAK: OIARBIDE-JAUREGI VS. ARANDIA-PLAZAOLA.
- AFIZIONATUAK: SARALEGI-ALTUNA VS. BELLOSO-ELOLA.
17:30. Haurrentzako paseoak zalguardian Asier Lopetegiren eskutik, San Bartolome palzan.
19:00. Errimak Oinetan, Haatik Dantza Konpainiaren emanaldia, San Bartolome plazan.
22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
22:45. Alurr Dantza Taldearen Lanabesak emanaldia, Emeterio Arrese Parkean.
00:00. Iratzar taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.
ABUZTUAK 28, IGANDEA
KUADRILLEN EGUNA
09:00. Diana Giroarte Dultzaina taldearen eskutik.
11:45. Kuadrillak San Bartolome Plazan elkartuko dira.
12:00. Kuadrillen kalejira Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaian taldearekin batera.
14:30: Kuadrillen bazkaria Txota Zaharrak kuadrillak antolatuta, Emeterio Arrese parkean.
18:30: Eonian elektrotxarangarekin kuadrillen kalejira herrian zehar.
22:30: Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
00:00: Aupa hi! kuadrillak piperra osasun-etxetik San Bartolome Plazaraino eramango du eta ondoren erre egingo dute.
00:45: Zesuma taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.
02:30: Kuadrillen arteko joalsak, San Bartolome plazan.
IRAILAK 4, IGANDEA
10:00: Gazteentzako txirrindulari-lasterketa, XXXV. San Bartolome Saria, Ibarra Kirol Elkartearen eskutik.
Jarraian, etxeetan banatuko den egitaraua. Chroma eta Tolosaldeko Atariak elkarlanean egindakoa da: