Odola emateko deialdia zabaldu dute Ibarran

Ataria 2016ko uztailaren 22a

Ibarrako odol emaileen elkartetik deialdi berezia zabaldu dute udari begira.

Udari begira, odol emaileen kopuruak behera egiten du urtero elkartetik adierazi dutenez, hori dela eta, deialdi berezia jarri du martxan Ibarrako odol emaileen elkarteak. Jendeari jakinarazi nahi diote, odol emaileak udaran gutxitu arren, beharrak hor jarraitzen duela udaran ere. Odola emateko aukera, gaur izango da, uztailak 22, 16:30etatik 21:00ak bitarte, Ibarrako anbulategian. Bakoitzaren ahalegin txiki edo handiak, saria jasoko du gaixo baten aldetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!