2016/07/16 09:00

Donibane Lohizunera irteera

Donibane Lohizunera irteera
Ibarra

Ibarrako Bizi nahi elkarteak antolatu du txangoa. Irteera goizeko 9:00etan izango da, eta lehen geldialdia Behobian egingo da. Behin Donibane Lohizunera iritsita, denbora librea izango da. Arratsaldeko 14:00ak aldera, bazkaria izango da Beola de Almandoz jatetxean. Ondoren, Hondarribia bisitatzeko aukera egongo da, itzulerako ordua iritsi arte.

Izena uztailaren 4tik aurrera eman beharko da. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dituzte; bazkide ez direnek, berriz, 33 euro.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!