Ibarrako Izaskun auzoan ezbeharra gertatu da gaur goizean. 08:30ean SOS Deiak 112-k larrialdi deia jaso du: zezen batek gizonezko bat harrapatu du Uzturre azpian. Suhiltzaileak, anbulantzia eta Ertzaintza bertaratu dira, eta azken hauek eraman dute helikopteroz zauritua Berazubi futbol zelairaino. Ondoren, ospitalera eraman dute anbulantzian.