Aurreko asteburuan ospatu zen gimnastika erritmikakoa Getxoko Txapelketa. Ibarrako Belabietakoak bertan izan ziren, eta ondorengo emaitzak lortu zituzten: senior taldea laugarren postuan gelditu zen; Aintzane Agirrek eta Maider Zabalak, aldiz, bigarren postuak eskuratu zituzten, jubenil B eta senior A mailetan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?