Ajerik gabekoena da goiza

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko ekainaren 18a

Atzo ekin zieten Ibarrako gazte festei, eta haur jolasak egin dituzte goizean, plazan bertan.

Hasiera-hasieratik gogotsu zeuden batzuk, eta lotsati, beste zenbait. Arduradunak jolasen azalpenak ematen hasi ordurako, ordea, ikusle huts gisa bertaratu diren neska-mutilak ere borobilean sartu dira.

Zalantzarik ez da, ajerik gabekoena dela goiza, edozein jaitan, eta baita Ibarrako Gazte Festetan ere. Horrela, elkarri gauza politak esatetik, oreka nahiz adimena lantzera pasatu dira gaztetxo ibartarrak, 4 marran jolasarekin era koilarak ahoarekin helduz, arrautzak leku batetik bestera mugituz.

Itxura guztien arabera, Ibarra gazte festek etorkizun oparoa dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!