Jolasean hasi dituzte Gazte Festak

Maier Ugartemendia 2016ko ekainaren 17a

Eguraldia aurka izan arren, euri tanten artean bota dute Gazte Festetako txupinazoa eta ondoren jolasak izan dituzte aterpean bada ere.

Hala ere, festak hasi besterik ez dituzte egin eta hitzorduz betetako asteburua dute aurretik Ibarrako gazteek. Gorputza berotzeko jolasen ondoren, egarria sortu zaienentzat sagardo dastaketa izan dute gazteek. Gauean, gazte afaria eta kontzertuak izango dituzte.

Bestalde, gogorarazi Ibarrako Emakume Taldeak brigada feminista antolatu duela gaur gauerako emakumeei etxera laguntzeko.

 

EGITARAUA

Gaur, ekainak 17

20:59. Gazte afaria plazan. Tiketak aurrez salgai ohiko lekuetan.

23:02. Kontzertuak plazan: Humus, Kao Etiliko eta Guri 5. Kontzertuen artean ekitaldia egingo dute.

02:03. Dj Bull gaztetxean.

Ekainak 18, larunbata

10:31. Gazteentzako jolasak.

16:29. Alurr dantza taldearen ikuskizuna.

Ondoren. Tortilla patata eta txokolate jatea.

19:31. Elektrotxufla elektrotxaranga herrian zehar.

21:02. Barrikotea gaztetxean, Txakurjana musika taldearekin.

22:33. Su ekitaldia Atarrabiakoen eskutik.

22:59. Kontzertuak plazan: Kezka, Gabezia, Zesuma.

02:01. Dj Jotatxo gaztetxean.

Ekainak 19, igandea

10:29. Gazteenen tartea.

18:02. Bertso musikatuak: Alaia Martin, Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi, Xamoa, Amaia Agirre (gai jartzailea).

Ondoren. Talo jatea.

22:31. Kontzertua gaztetxean: Oztopo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!