10-14 urte bitarteko haurrentzat udako zerbitzua

Maier Ugartemendia 2016ko ekainaren 16a

Irudian, uztailera prestatutako egitaraua.

Ibarrako udalak eskaintza berezia prestatu du 10-14 urte bitarteko haur eta nerabeentzat, eta interesa dutenek ekainaren 23a dute izena emateko azken eguna.

Egitarau berezia prestatu dute ekainaren 30etik uztailaren 22ra, hainbat irteerarekin: Santa Klara uhartera, Oiangura irteera, Sendaviva parkera, Irrisarri Land parkera, Logroñoko igerilekura...

Aipatu bezala, izena eman nahi dutenek hilaren 23ra arte dute horretarako aukera, eta Azkue auzoan kokatuta dagoen Gazte Zulo zerbitzuan egin behar dute. Goizez astearte edo ostiralean, 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez asteazkenetik larunbatera 16:30etik 19:30era. 10-12 urte bitarteko haurrek 15 euro ordaindu beharko dute, 12-14 urte bitartekoek, berriz, 30 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!