Irteera 08:30ean egingo dute Ibarratik, eta Laredora iritsi aurretik geldialdi bat egingo dute probintzia berean dagoen Castro Urdiales herrian. Bertan norberak nahi duena egiteko denbora librea ere izango dute. Ondoren, Laderora joango dira eta bertan ere denbora librea izango dute bazkal aurretik eta ondoren.
Itzuleran, agian, Zarautzen egingo dute geldiunea.
Irteerara joan nahi dutenek, jada izena emateko aukera dute Bizi-Nahi elkartean. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dute, bazkide ez direnek 33 euro.