Eskaera egin nahi dutenek udaleko euskara zerbitzuan (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara), edo www.ibarra.eus web orrian eskura dezakete eskaera egiteko orria. Eskaerarekin batera aurkeztu beharko dituzte Nortasun Agiriaren kopia, matrikularen ordainketaren ordainagiria, asistentzia eta aprobetxamendua jasotzen duen euskaltegiaren txostena, beste diru laguntzarik eskatu ez izanaren aitortza eta kontu korrontearen titularitza ziurtatzen duen agiria.
Bestalde, diru laguntza jaso nahi dutenek baldintza batzuk bete beharko dituzte. Batetik, Ibarran erroldatuta egon beharko dute ikasturtea hasi baino sei hilabete lehenagotik eta ikastaroa edo ikasturtea amaitu artean ere jarraitzea. Era berean, beharrezkoa da euskaltegi edo barnetegiren batean euskara ikasteko batean parte hartzea, matrikula ordaindua izatea, ikastaroa bukatzea eta gutxieneko aprobetxamendua izatea, %85eko asistentzia izatea, diru laguntzak jasotzeko inolako debekuren batean sartuta ez egotea eta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituela egiaztatzen duen aitorpen erantzulea aurkeztea.