Udaleku irekiak 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzat

Ataria 2016ko ekainaren 10a

Oporretan euskaraz udaleku irekiak izango dira ekainaren 22tik uztailaren 27ra Ibarran, 09:00etatik 13:00etara. 4-10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Izena eman nahi dutenek gaur dute horretarako azken eguna, Txiribitu aisialdi taldearen lokalean (San Bartolome, 3), 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 bitarte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!