Pintxo pote solidarioa antolatzeko laguntzaileak behar dituzte

Maier Ugartemendia 2016ko maiatzaren 24a

Ibarratik Misio Taldeak hainbat ekintza antolatzen ditu urtean zehar, India, Ekuador eta Hondurasen dituen proiektuak burutu ahal izateko laguntza ekonomikoa lortzeko. Ekintza horien artean kokatzen da, maiatzaren 29an, igandean, Ibarrako plazan egingo duten pintxo pote solidarioa.

Egun horretarako jendea beharko dute postua jarri eta kentzeko, salmentan egoteko, tortillak egiteko, etab. Laguntza emateko prest dauden herritarrek 676623990 (Xabier), 650416949 (Marian) telefonoetara dei dezake edo ibarratik@hotmail.com helbidera idatz dezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!