2016/05/13 11:00

Dignity 1eko kapitain Madeleine Habiben hitzaldia

Dignity 1eko kapitain Madeleine Habiben hitzaldia
Kultur etxea, Ibarra

Dignity 1eko kapitain Madeleine Habibek hitzaldi bat emango du, Uzturpe ikastolak antolatuta. Ikastola errefuxiatuen krisia bete-betean aztertzen ari da, eta kapitain australiarrak erreskate operazio hauen nondik norakoak azaltzeko proposamena azalduko du, herriari irekia izango den emanaldian.
 
MSFren hiru itsasontzik osaturiko flotak 20.000 lagun atera zituen mediterraneoko uretatik 2015an. Iragan apirilean ekin zion berriz erreskate operazioari.

Ingelesez izango da hitzaldia.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!