Apirilean, esaterako, Zaldibia eta Villabona bisitatu dituzte, eta maiatzean sartuta hurrengo hitzordua, igandean, maiatzaren 8an, izango dute, Herri Urratsen.
Senperen ikastolen alde egiten den jaian parte hartuko dute, 14:00etan emanaldia eskainiz, Xiberoa gunean. Bertan Lanabesak eta Bi punturen artean ikuskizunetako dantzak eskainiko dituzte.
Hurrengo asteburuan ere hainbat hitzordu dituzte, eskualdean bertan. Batetik, maiatzaren 14an, larunbatean Bi punturen artean ikuskizuna eskainiko ditu, eguraldi ona egiten badu Zizurkil Behean. Aurretik bertako dantzariek ere eskainiko dituzte euren dantzak.
Azkenik, urteroko ohiturari jarraituz, Izaskun auzoko festetan parte hartuko dute Alurreko dantzariek. Astelehenean, maiatzaren 16an, izango da, 17:30ean.