Ibarra Martxan ekimena "arrakastatsua" izaten ari da

Ataria 2016ko maiatzaren 2a

Ibarra Martxan ekimenak jada hilabete egin du eta arrakastatsua izaten ari da, bataz beste 50 lagunek hartzen dute parte.

Pasa den ostegunean Uzturpe ikastolako DBH 4ko ikasleek lagundurik egin zuten Ibarrako Merkatariek antolatutako ibilbidea eta parte hartu zuten guztien artean zozketa egin zuten Oramahai okindegian. Oramahaik emandako sariaren irabazlea Aurora Ferreiro Seveir izan zen.

Antolatzaileek ekimenean parte hartu duten guztiak "zoriondu" nahi izan ditu, eta oraindik parte hartu ez dutenak horretara "animatu" nahi dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!