Ibarrako Udalari lokal autogestionatua eskatuz sinadura bilketa egin zuten herritarrek, eta erantzuna jaso dute. Horren berri emateko bilera egingo dute astelehenean, maiatzak 2, 20:30ean, plazan. Interesa duten guztiak gonbidatu dituzte bertara ekimenaren sustatzaileek.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?