Gaizka Maiza eta Iraurgi, urrezko liga ukitzeko zorian

Eneritz Albizu - Urola-Kostako Hitza 2016ko apirilaren 13a

Argazkia: Urola-Kostako Hitza

Azpeitiko Sammic Iraurgi Saskibaloi taldeko jokalaria da Gaizka Maiza ibartarra. Zilarrezko Espainiako Ligan bigarren eginda, Urrezko ligarako igoera fasea gaur hasiko dute.

Urrezko denboraldia jokatu dute aurten Espainiako Zilarrezko Saskibaloi Ligan Sammic ISB taldeko mutilek. Bigarren postuan bukatu dute liga, hemezortzi garaipen eta zazpi porrotekin, eta gaur bertan jokatuko dute igoera faseko lehen norgehiagoka. Malagako (Espainia) If Clinicas Rincon taldea hartuko du Azpeitiko kiroldegian, 19:00etatik aurrera.

Maizak lehen urtea du Iraurgi klubean, eta Espainiako Zilarrezko Ligan ere estreinakoz jokatu du aurten. “Gustura” dago taldean, “etxean bezala”. Ibartarrak uste du kontraerasoa dela taldeko armarik onena. “Errebotea ondo zaintzen dugu, eta joko azkarra da gurea. Partida asko irauli ditugu horrela. Nahiz eta galtzen joan, hiru jokaldi on egin, eta partidan sartu eta irabazten jakin izan dugu”, azaldu du hark.

[Irakurri erreportaje osoa Urola-Kostako Hitzan

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!