Herritarren arteko harremana sustatzen duen mus txapelketa

Maier Ugartemendia 2016ko api. 13a, 10:09

Ibarrako Mus Txapelketaren hirugarren edizioko lehen kanporaketa jokatuko da larunbatean, 16:00etan, Bar Norten; hamabi tabernatan jokatuko dira kanporaketak

Ibarrako III. Mus Txapelketa abiatuko dute asteburuan, lehen kanporaketarekin; larunbatean izango da 16:00etan, Bar Norten. Herriko taberna gehienetan kanporaketak jokatu ondoren, uztailaren 8an jokatuko da finala.

Jabi Rezola antolakuntza lanetan aritzen da eta duela hiru urte herrian sortutako elkarte bat «aurrera» ateratzeko diru sarrera «txiki bat» izateko asmoz, eta bide batez taberna ezberdinetan elkartzen ziren herritarrak «nahastu» eta euren artean harreman «gehiago» izateko aitzakiaz ere sortu zen.

Hasieratik herritarrengandik erantzun ona jaso zuen ekimenak: «Jende asko mugitzen da, adin ezberdinetakoak eta giro polita sortzen da». Eta bereziki azpimarratzen du Rezolak, herriko gune ezberdinetan biltzen den jendearen artean sortzen den giroa. Jendeak interes handia erakusten duela dio Rezolak, noiz hasiko den galdezka izaten baitituzte.

FINALA, UZTAILAREN 8AN

Ekimena aurrera ateratzeko herriko tabernarien laguntza izaten dute, hamabi tabernek parte hartzen dute. Sariei dagokienez, esaterako, kanporaketa bakoitzean inskripzioan lortutako diruaren erdia jasotzen dute irabazleek, beste erdia finaleko egunerako gordetzen da. Baina, bigarren saria tabernariak jartzen du.

Bi parte hartzaile horiek finalerako txartela lortzen dute. Kanporaketa guztiak ostiral gauean edo larunbat arratsaldetan jokatuko dira, eta finala ere jada zehaztuta dute, uztailaren 8an, ostiralean izango litzateke. Lekua zehazteke dagoen arren, finala ez da taberna batean izango.

Herritar guztiak kanporaketetan «parte hartzera» gonbidatu nahi ditu Rezolak.

IBARRAKO III. MUS TXAPELKETA

Apirilak 16, larunbata. 16:00etan, Bar Norten.

Apirilak 22, ostirala. 22:00etan, Atari tabernan.

Apirilak 30, larunbata. 16:00etan, Izaskun Tabernan.

Maiatzak 13, ostirala. 22:00etan, Danon Txokoan.

Maiatzak 21, larunbata. 16:00etan, Sendi-ekintzan.

Maiatzak 28, larunbata. 16:00etan, Karlatzen.

Ekainak 3, ostirala. 22:00etan, Gaztelubiden.

Ekainak 9, ostirala. 22:00etan, Arkaitz Azpin.

Ekainak 18, larunbata. 16:00etan, Txumitxan.

Ekainak 24, ostirala. 22:00etan, Zubiaurren.

Uztailak 1, ostirala. 22:00etan, Izaskun jatetxean.

Uztailak 8, ostirala. Finala, 22:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!