Osasuna zainduz, harremanak sendotzen

Maier Ugartemendia 2016ko apirilaren 7a

Ibarra martxan ibilbideak 1 1460040537790
Ibarra martxan ibilbideak 18 1460040546048
Ibarra martxan ibilbideak 12 1460040543241
Ibarra martxan ibilbideak 4 1460040539184
Ibarra martxan ibilbideak 5 1460040539632
Ibarra martxan ibilbideak 6 1460040540101
Ibarra martxan ibilbideak 7 1460040540898
Ibarra martxan ibilbideak 8 1460040541404
Ibarra martxan ibilbideak 9 1460040541858
Ibarra martxan ibilbideak 10 1460040542315
Ibarra martxan ibilbideak 11 1460040542782
Ibarra martxan ibilbideak 3 1460040538742
Ibarra martxan ibilbideak 13 1460040543743
Ibarra martxan ibilbideak 14 1460040544237
Ibarra martxan ibilbideak 15 1460040544715
Ibarra martxan ibilbideak 16 1460040545151
Ibarra martxan ibilbideak 17 1460040545586
Ibarra martxan ibilbideak 2 1460040538259

Ibarra Martxan egitasmoaren bitartez, ostegunero, Ibarrako eragile ezberdinek herrian zehar ibilbideak egingo dituzte Emeterio Arresetik abiatuta

Osasuna eta harremanak lantzeko ekimen aproposa jarri dute abian Ibarran. Izan ere, bertako eragile askoren parte hartzearekin eta kolaborazioarekin atzo ekin zioten lehen aldiz Ibarra Martxan izeneko egitasmoaren lehen ibilbideari. Luzera eta zailtasun ezberdinetako ibilbideak egingo dituzte egitasmoan parte hartzen dutenek, ostegunero, Emeterio Arrese parketik abiatuta ibilaldi ezberdin bat egingo dute ekaina bukatu bitartean. Ibartar guztiak bertan parte hartzera animatu nahi dituzte.

Aipatu bezala, Ibarrako eragile ezberdinen laguntzarekin antolatu dute ekimena: Ibarrako Udala, Eusko Jaurlaritzako Osasun saila, Osakidetza, Ibarrako Merkatariak, Ilarki elkargoa, Bizi Nahi Jubilatuen elkartea, Goienetxe Fundazioa, Uzturpe ikastola, Elikagaien bankua, Gaixoen pastorala eta Nagusilan.

Ibarrako heldu, ezindu eta atzerritarrentzat zuzenduta dago eta Ibarrako alkateorde den Itziar Arratibelek azpimarratu nahi izan du ekimenaren helburua osasuna zaintzeaz gain, «sozializazioa» zaintzea ere bada: «Jendea ezagutu dadin, eta paseo bat emanez elkarren artean egoteko, eta laguntasuna sortzeko».

Hiru ibilbide egokitu dituztela zehaztu du. Bata «motza» San Inazio auzo inguruan, elbarrientzat pentsatutakoa, irisgarritasunean arazorik izango ez luketena. Bestea, plazatik Zaldune aldera. Eta luzeena aurrekoaz gain, Zumardi Haundira ere iristen dena. Egunean bertan biltzen den taldeak erabakiko du «zer ibilbide egin». Amaieran, berriz, ibilaldia egin dutenentzat hamaiketakoa prestatuko dute Bizi Nahi elkartean. Bileratan parte hartu duten eragile kopuruarekin eta egindako ekarpenekin «harrituta» geratu direla dio, eta Arratibelek «eskerrak» eman nahi dizkie eragile guztiei euren ekarpenengatik, eta egitasmoan ere lan egingo dutelako.

Eragileen ekarpenak

Ibarrako Merkatarien elkarteko kide da Eider Otamendi, eta berak azaldutakoaren arabera, herriko merkatariek egitasmoan parte hartuko dute, hileko azken ostegunetan zozketa bat antolatuz. Merkatarien ibilbideak ere antolatu dituzte egun horietarako, lau izango dira: Ibarra sarrerakoa, erdigunekoa, goiko aldekoa eta San Inaziokoa. Gune horietan dauden dendak «ezagutuko» dituzte ibilbidea egiten duten bitartean eta amaieran «zozketa» egingo da parte hartzaileen artean.

Iker Gibelalde, Uzturpe ikastolako zuzendariak azaldu duenez, ikastolako ikasleek «hilean behin» parte hartuko dute ekimenean. DBH 4ko ikasleek «gidari» lanak egingo dituzte eta «behar handiena dutenei» lagunduko diete. Ekimen «interesgarritzat» jo du Gibelaldek, ikasleek adineko jendearekin «erlazionatzeko aukera» izango dutelako, eta era berean, Ibarrari «zerbitzu bat» emango diotelako.

Ekimena osasunerako «oso onuragarria» dela azpimarratu nahi izan du Xabier Mitxelena, Ibarrako medikuak: «Bihotz gaixotasunerako diren arrisku faktoreak kontrolatzeko balio duelako: hipertentsioa, diabetesa, gizentasuna...». Horrez gain, sare sozialak lantzea osasun mentalerako ere «oso onuragarria» dela dio. Ibarrako Osasun Zentrotik astero erizain bat egoten saiatuko direla azaldu du Mitxelenak.

Bizi Nahi Erretirodunen elkarteko Juan Bautista Aranzetak aipatu duenez, «berrogei» bat erretirodun elkartu ziren atzokoan ibilaldia egiteko eta «gustura» daudela dio bai ekimenarekin eta baita ibilbideekin ere.

Joseba Calvino, Goienetxe Fundazioko kideak, azaldu digunez Tolosan egiten diren ibilbideetan «esperientzia» dute eta bertan «gustura» aritu izan dira, beraz, Ibarran ere parte hartzeko asmoa dute Garaguneko kideek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!