Zirkua Ibarrako plazara iritsi da

Maier Ugartemendia 2016ko martxoaren 29a

Ibarrako gaztelekuak eta kultur etxeak egitarau zabala prestatu dute pazko asterako, herriko haur gazte eta nerabeentzat

Gaur Amilami ipuin kontaketa musikatua izan da Pantzart taldearen eskutik, kultur etxean, lehenik eta ondoren, zirkua plazara iritsi da. Gaztelekuko hezitzaileek prest zituzten bertan zirkuaren magia duten tailer eta ikastaro ezberdinak.

Hurrengo egunetan ere izango duten zer egina herriko haur, gazte eta nerabeek:

Martxoak 30, asteazkena

17:00. Miru eta bere lagunak emanaldia Kiliklon taldearen eskutik, kultur etxean. Adina: 2-7 urte.
18:00-20:00. Zine foruma, gazte Zulon. Adin guztietarako.

Martxoak 31, osteguna

17:00. Potxin eta Patxin pailazoen Herriko jaiak emanaldia, kultur etxean.
16:30-20:00. Sukaldaritza osasuntsua tailerra, Gazte zulon. Adina: 10-12 urte.

Apirilak 1, ostirala

10:00-18:00. Gazte Zulotik irteera Olaberriako karting-era. Adina: 13-17 urte.

Apirilak 2, larunbata

16:30. Barre terapia, Gazte Zulon. Adina: 13-17 urte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!