Frankismo garaiko emakume hernaniarren lanak plazaratuz

Ataria 2016ko martxoaren 4a

Gaur aurkeztuko dute Hernaniko udaletxean, Mikel Ozaita ibartarrak eta Maialen Apezetxeak egindako ikerketa.

Emakumeek frankismo garaian egindako lana —ordaindutakoa zein ordaindu gabea— itzalpetik atera nahi du ‘Ilunpetik argitara’ lanak. Autoreen hitzetan, ikerketa antropologiko baten emaitza da. 

Hernaniko Udaleko Berdintasun Sailak emandako bekarekin eginiko ikerketan 1936 eta 1975 urte artean Hernaniko emakumeek egin zituzten lanen lagin bat bildu dute. Horretarako 19 emakumeren testigantzak eta dozenaka argazki bildu dituzte.

Gipuzkoako Hitzan argitaratutako erreportajea:
«Nik ez dut lanik egin eta…»

Hernaniko Kronikan egindako elkarrizketa: 
«Emakumeek lan eremu jakinetan izan duten eragina bildu nahi izan dugu»

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!