Hauspoa elkartea omendu dute Sendi Ekintza Egunean

Ataria 2016ko otsailaren 27a

Hauspoa elkarteko kideak, txiri irekiera egiten Sendi Ekintza Egunean.

Txiri irekiera egin dute Hauspoa elkartekoek, eta Sendi Ekintzatik eskertu egin diete herriari egiten dioten ekarpena.

Sendi Ekintzako zuzendaritzako kidea den Amaia Lasak azaldu duenez, "Hauspoatik urtean zehar lan asko egiten dute herrian, ekintza asko antolatzen dituzte, eta gure ustez merezi dute omenaldi xume hau".

Pilota eskola du Sendi Ekintza elkarteak eta pilota partidak egin dituzte ere gaur arratsaldean. Txiri irekierarekin batera, afari merienda egin dute sagardotegi giroan, trikitilari gazteekin. Ikusmina ere sortu du hainbat urdaiazpikoren zozketak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!