Tasa eta zerga hobarien inguruko hainbat ohar

Ataria 2016ko otsailaren 17a

Ibarrako Udalak jakinarazi du lanbide arteko gutxieneko soldata jasotzen duten familiek hobariak izan ditzaketela tasak ordaintzerakoan

Ibarrako Udalak tasen hobarien eta ondasun higiezinen gaineko zergen inguruko oharrak jakinarazi nahi dizkie herritarrei.

Batetik, 2016rako indarrean dagoen lanbidearteko gutxieneko soldata (655,20 euro) baino gutxiagoko diru sarrerak egiaztatzen dituzten familia unitateko pertsonak, zabor-bilketagatik ordaintzen den tasa ordaintzetik salbuetsita daudela jakinarazi du udalak; gainera, uraren kontsumoagatik eta estolderia erabiltzeagatik dituzten tasetan hobariak izango dituzte.

Horretarako familia unitatetzat hartuko dira etxebizitza berean bizi eta euren artean nolabaiteko harremana dute pertsonak, eta familiako kide guztiek Ibarran erroldatuta egon behar dute.

Eskaerarekin batera, nortasun agiria, familia unitatearen kide guztien diru sarreraren ziurtagiria, 2015eko uraren ordainagiriak, eta berrien kasuan zabor-bilketagatiko ordainagiria ere aurkeztu behar dituzte. Agiri guztiak udaleko Gizarte Ongizate sailean aurkeztu behar dira, otsailaren 26a baino lehen. Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara egin daiteke, eta informazio gehiago nahi duenak 943 67 04 15-ra dei dezake.

ONDASUN HIGIEZINEN ZERGA

Familia ugariko tituluaren jabe direnei 2016 urteari dagokien Ondasun Higiezinen gaineko zerga hobaria eskatzeko epea ireki da; zergaren %50eko hobaria aplikatuko zaie.

Otsailaren 26a baino lehen NANaren kopia, familia ugariaren dokumentua eta 2015eko zergaren ordaingiria aurkeztu behar dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!