Ibarrako tiralariak Munduko Txapelketan egongo dira, mistoan

Asier Imaz 2016ko otsailaren 16a

Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa asteburuan amaitu zen. Azken lehiak Laukizen jokatu ziren, eta ibartarrek txapela jantzi zuten 600 kilo mistoan.

Denboraldia ez da ona izan emaitzei begiratuta, zortzikoarekin Ibarrak ez baitu garaipenik lortu, ez mutiletan eta ezta nesketan ere. Azken aukera zuten asteburukoa, eta hor bai, ez zuten hutsik egin. Emaitza horri esker, Herbehereetara joango dira ibartarrak, Munduko Sokatira Txapelketa jokatzera. Volendam-en ere mistoan ariko dira lehian Ibarrako tiralariak. Azken munduko txapelketan, maila berean, munduko txapeldun gelditu ziren moreak.

Laukizen, 600 kiloko mistoaz gain, gizonezkoen 560koa jokatu zen. Kasu horretan Abadiño izan zen irabazlea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!