Gaztelekuaren izena aukeratuko dute bihar

Maier Ugartemendia 2016ko otsailaren 12a

Ibarrako parte hartzea sustatzeko lokalean, edo gaztelekuan, festa bat ospatuko dute bihar, larunbata; festa horretan aukeratuko dute lokalak izango duen izena

Abenduan inauguratu zuten haur eta nerabeen parte hartzea sustatzeko lokala Azkue auzoan. Bihar, larunbata, festa bat antolatu dute bertan 16:30etik aurrera, eta bertan izena aukeratzeaz gain haur eta helduentzako tailerrak, jolasak eta askaria izango dira.

Bestalde, lokaleko hezitzaileek jakinarazi dute hurrengo astetik aurrera lokalak ordutegi berria izango duela. 6-8 urte bitarteko haurrek asteazken eta ostegunetan joan ahal izango dute 16:30etik 18:00ra. 9-11 urte bitartekoek ere asteazken eta ostegunetan izango dute joateko aukera, 18:00etatik 19:30era. Eta 12-17 urte bitartekoek ostiral eta larunbatetan 16:30etik 19:30era.

Haur eta nerabe guztiak lokalera joatea animatu dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!