Ibarra azkena 640 eta 500 kilotan

Asier Imaz 2016ko urtarrilaren 23a

Argazkian, Ibarrako tiralariak Belabietan

640 kilotan finala jokatu da, eta Muruetak jantzi du txapela. 500 kilotan lehen jardunaldia jokatu da Ibarrako Belabieta kiroldegian.

Gertaera berezia ikusteko aukera izan da Ibarran, tiraldiez gain. 640 kilotan, etxeko taldea zazpi tiralarirekin geratu lesioa medio. Ondorengo tiraldietan, aurkariek kiroltasunez eta idatzi gabeko legea jarraituz, zazpi lagunekin tira dute Ibarraren aurka. Beti Gazte izan ezi. Hauek zortzirekin jarri dira goma gainean. Ibartarrek orduan soka utzi eta ez dute tira.

Sailkapena

500 kilotan, lehen jardunaldia

1. Gaztedi 3 puntu

2. Badaiotz 2  puntu

3. Ibarra puntu bat

640 kilotan, finala

1. Murueta 6 puntu

2. Beti Gazte 5 puntu

3. Ñapurrak 4 puntu

4. Abadiño 3 puntu

5. Sokarri 2 puntu

6. Ibarra, puntu 1

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!