Merkatariek opari txekeen zozketa egin dute

Ataria 2016ko urtarrilaren 11

Ibarrako Merkatarien elkarteak Gabonetan martxan izan duen kanpainako sarien zozketa egin du

Ibarrako plazan egin dute zozketa. Hain zuzen ere, 100 euroko lau opari txeke zozketatu dituzte, saltoki bazkideetan gastatzeko. Saltokietako arduradunak izan dira txartelak ateratzearen ardura izan dutenak, eta hauek izan dira lau irabazleak: Larisa (Irura), Mari Angeles Ingelmo (Ibarra), Josune Ijurko (Ibarra) eta Paco Santos (Ibarra).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!