Ibarran irribarrea nagusitu da Urte Zaharreko krosean

Asier Imaz 2015eko abenduaren 31

Urtetik urtera parte hartzaile gehiago ditu Ibarrako Urte Zaharreko Krosak. Ikusleak ere ugari izan dira, korrikalariak txalotuz. Olentzero ere lasterketan izan da, ibilbidean goxokiak banatuz.

Jon Altuna eta Goar Lopetegi bizkarretik helduta iritsi dira helmugara. Lasterketaren izpirituaren erakusle. Irribarrea nagusitu da Urte Zaharreko Krosean, nahiz eta sufrimendu aurpegiren bat ere ikusi den tartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!