Gaztelekuak Gabonetarako comunity manager bat behar du

Maier Ugartemendia 2015eko abenduaren 16a

Argazki bat atera eta blog bat idatzi behar da gaztelekuaren irekierari buruz, hilaren 25erako

Ibarrako gaztelekuak Gabonetarako lehiaketa bat antolatu du. Comunity manager baten bila dabiltza, eta gazteei mezu hau helarazi die: «Sare sozialak gustuko dituzu? Ordenagailuekin ongi konpontzen zara? Argazkilaritza gustatzen zaizu?».

Blogger bat aurkitu nahi dute, eta horretarako nahikoa izango da argazki bat ateratzea eta argazki horrekin batera blog bat idaztea, non gaztelekuaren irekiera herritarrei jakinarazten zaien.

Argazkiak ateratzeko argazki kamera edo mugikorra erabili daiteke, eta behin argazkia aterata filtroak, Photoshop edo bestelako baliabideak erabili daitezke.

Argazkia idatziarekin batera hezibarra@gmail.com helbide elektronikora bidali behar da abenduaren 25a baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!