Ibarra izan da Euskal Herriko Txapeldun 260 kilotan

Maier Ugartemendia 2015eko abenduaren 12a

Irudian, 260 kilotan eta 300 kilotan sokatiran aritu diren Ibarrako taldeko kideak

Ibarran bertan jokatu da Euskal Herriko sokatira txapelketako hirugarren jardunaldian eta Ibarrak lehen postua lortu du 260 kilotan eta 300 kilotan bigarren izan da

Goma gaineko 4x4 modalitateko hirugarren jardunaldia izan da Ibarran jokatu dena.

260 kilotako taldeak hiru jardunaldietan tiraldi guztiak irabazi ditu. Taldea bost pertsonek osatu dute: Oihane Sarasola, Miriam Elorza, Josune Gorostidi, Ainhoa Galarraga eta Ainara Otamendi. Jardunaldi guztietako puntuak batuta sailkapena honela geratu da:

1. Ibarra 12 puntu

2. Badaiotz 9 puntu

3. Txantrea 6 puntu

4. Bizindar 3 puntu

300 kilokotan, berriz, aurreko bi jardunaldietan erabaki ziren Ibarran jokatuko zen jardunaldira zer talde iristen ziren. Ibarrako taldea Lander Otamendi, Mikel Arsuaga, Mattin de la Sotilla eta Galder Ajuriak osatu dute taldea, eta gaurko finalean sartzea lortu zuten. Azkenean, gaurko tiraldiak amaituta sailkapena honakoa izan da:

1. Beti Gazte 15 puntu

2. Ibarra 10 puntu

3. Sokarri 9 puntu

4. Ñapurrak A 4 puntu

5. Amaiur 2 puntu

6. Ñapurrak B 2 puntu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!