Ibarrak irabazi du lauko txapelketako lehen txapela

Asier Imaz 2015eko azaroaren 24a

Tiraldi guztiak irabazi zituzten larunbatean Ibarra A taldeko tiratzaileek. 320 kilotan jokatu zen finala, eta Ibarra B bosgarren gelditu zen.

Ezpeletan jokatu zen 320 kilotan, 4X4ko Sokatira Txapelketaren finala, goma gainean. Hiru talde zeuden txapela irabazteko lehian, eta hiruen arten banatu zuten podium-a. Guztien gainetik Ibarra A ibili zen, tiraldi guztiak irabaziz.

Ibarra A ondorengo tiratzaileek osatu zuten: Mikel Arsuaga, Jose Luis Garaiar, Beñat Jauregi, eta Lander Otermin. Botileroa: Jose Mari Agirre.

Bigarren eta hirugarren posturako lehian, Ñapurrak, etxekoak, eta Baigorri ibili ziren. Zaletuen aurrean kale egin zuten ezpeletarrek, eta hirugarren gelditu ziren. Baigorrikoak izan ziren, beraz, bigarrenak.

Koxka bat beherako beste hiru laukoak geratu ziren. Murueta laugarren, Ibarra B bosgarren, eta Sokarri azkena.

Ibarra B ondorengo tiratzaileek osatu zuten: Aritz Goiri, Mattin De La Sotilla, Oier Urkola, eta Galder Ajuria. Botileroa: Jose Mari Agirre.

320 kilokoa amaitu ondoren, 300 kilokoaren eta 260koaren txanda izango da. Bien finalak Ibarran jokatuko dira abenduan. Aurrez, jardunaldi bat Anoetan jokatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!