Kultur asteari indartsu ekin diote Ibarrako gazteek

Maier Ugartemendia 2015eko azaroaren 9a

Ostiralean drogei buruzko hitzaldi batekin ekin zioten kultur asteari Ibarrako gazte Asanbladako kideek; gaur dantza ikastaroa izango da gaztetxean

Kultur aste jendetsua ospatzen ari dira Ibarrako Gazte Asanbladako kideak. Ostiralean Ai Laket-ek drogei buruz eskainitako hitzaldian eta atzo Haritz Azurmendik estatugintzari eta naziogintzari buruz eskainitako hitzaldian gaztetxean jende mordoxka biltzea lortu dute; beraz, hitzaldiek interesa piztu dute. Bestalde, larunbatean Uli mendira irteera egin zuten eguraldia lagun, eta iluntzean ere giro epela aprobetxatuz plazan bildu ziren talo jatea egiteko. Jarraian, La educación prohibida dokumentala ikusi zuten.

Gaur, dantza ikastaroa eskainiko dute gaztetxean. Bertan plazan dantzatzen diren eta oinarrizkoak diren dantzak ikasteko aukera izango da, eta noski herritar guztiek bertara joateko aukera izango dute.
Datozen egunetan ere ez da faltako Ibarran:

AZAROAK 11, ASTEAZKENA
Gauean. Filmazpi T dokumental saila.

AZAROAK 13, OSTIRALA
17:30. Zirko tailerra, Ibarrako plazan.
20:00. Monologoa Barry Manleyen eskutik.

AZAROAK 14, LARUNBATA
19:00. Tortilla txapelketa, mojitoak eta pintxada.

AZAROAK 15, IGANDEA
18:00. Bertso tailerra.
Oharra: Zirko tailerra ez beste ekimen guztiak gaztetxean izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!