A zer nolako saioa Arzallusena eta Elortzarena!

Asier Imaz 2015eko urriaren 31

Ibarrako Sarek bertso afaria antolatu zuen atzo Sendi Ekintza elkartean. 70 afaldar inguru elkartu ziren bertan. Afalostean, bi txapeldun handi hasi ziren bertsotan.

Amets Arzallusek eta Igor Elortzak saio biribila egin zuten Ibarran, atzo gauean. Afaldarrak barrez lehertzen jarri zituzten, izan ere, umorea izan zen bertso saioaren ardatza. Gaiek horretan lagundu egin zuten, eta bertsolarien eta afaldarren artean giro berezia sortu zen. Lapurtarra eta bizkaitarra gustura egon ziren bertsotan, eta hori nabarmena izan zen, entzuleekin batera eurak ere barreari ezin eutsiz ibili baitziren hainbat alditan. Gozatzeko moduko saio borobila. Eta antolatzaile batek esan zuen bezala, saioa bera bakarrik 15 euro ordaintzeko modukoa izan da. Bikaina.

Sarek antolatutako bertso-afarian Gari Ibarluzea iheslari politiko ibartarrak ere parte hartu zuen, Londrestik gaia jarriz.

Bestalde, Ibarrako Sarek herri batzarra antolatu du azaroaren 3an, asteartean. 19:30ean Kultur Etxera azaltzeko deia egin dute. Eguberriak gainean direnez, egun horien inguruko ekimenez hitz egiteko izango da batzar irekia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!