Laugarren urtez Azku eguna ospatuko dute larunbatean

Maier Ugartemendia 2015eko urriaren 21a

Azkueko auzokideak elkartzeko asmoz, egun osoko egitaraua prestatu dute larunbaterako

Duela lau urte auzokideak elkartzeko helburuarekin sortu zen Azku eguna, eta aurtengoan ere ez du hutsik egingo zitak; nahiz eta hilabete inguruko aurrerapenarekin datorren.

Auzotarrak aritzen dira antolakuntza lanetan, eta aurten ere egun osoko egitaraua prestatu dute. Gainera, egun horretarako auzoko balkoiak berde kolorez apaintzeko deia egin dute.

Antolatzaileek emandako oharrei dagokienez, aipatu bazkarirako txartelak auzoan kokatuta dagoen Erre Berri okindegian daudela salgai. 10 euroren truke helduenak eta 4 euroren truke umeenak.

Bazkarian sartzen da paella, ogia, edaria, kafea, postrea eta txupitoa. Hala ere, norberak bere platerak, mahai tresnak eta edalontziak.

Azkenik, aipatu auzotarrek aurten ere astoa aukeratu dutela jaia iragartzeko karteleko irudi moduan. Izan ere, auzoan Azkue baserrian dagoen astoa arrantzaka entzuten dute eta ikur bilakatu da.

IV. Azku eguna
URRIAK 24, LARUNBATA

11:00. Diana auzoko musikariekin.
11:10. Pintxo potea eta toka.
12:00. Txupinazoa. Ondoren, haurrentzako jolasak.
12:30. Aperitif musikatua.
14:00. Bazkaria.
16:00. Bingoa.
18:00. Kontzertua: Ibon eta Josu dbhamalau.
20:30. Jai bukaera eta garbiketa auzolanean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!