2015/10/25 00:00
Ezpeletan (Lapurdi) ospatuko den Biper Festan parte hartuko du Ibarrako herriak piparrarekin postu bat jarriz. Ibarratik Ezpeletako Biper Festara joan nahi duten herritar guztientzat autobusa antolatu da. Autobusean festara joan nahi dutenek kultur etxean izena eman beharko dute 943-670399 telefonora deituz edota kultur etxera bertaratuz. Autobusa goizeko 08:00etan abiatuko da Ibarratik eta arratsaldeko 19:00etan egingo du Ezpeletatik buelta. Egun pasa joateko asmoa dutenek 15 euro ordaindu beharko dituzte hamaiketakoaren eta bazkariaren truke (igandean autobusean bertan ordainduko da). Ezpeletako Biper Festara autobusez joateko izena ematea urriak 21, asteazkena, bitartean egin ahal izango da. Autobusak plaza mugatuak dituenez, herritarrei lehenbailehen izena eman dezaten dei egiten zaie.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?