Bertan «elkartasaun internazionalista bultzatzeko lanean diharduten erakunde eta pertsona guztiekiko babesa» eskatu zuten. Era berean, Askapena, Askapeña. Herriak Aske eta Elkar Truke-rekiko nahiz inputatutako bost euskaldun internazionalistekiko «elkartasuna» adierazi zuten eta euren lana «ez oztopatzeko exijitu» zuten. Azkenik, bost auzipetuen aurkako epaiketa «absoluzioaz» amaitzeko, «dagozkien eskubideak itzultzeko» eta «zor zaien erreparazioa emateko» eskatu zuen udalbatzak.