Meritxel Henales eta Julen Larruzea lehenak Ibarrako Mendi Duatloian

Ataria 2015eko irailaren 12a

Ibarrako V. Mendi Duatloiko bi proba jokatu dira gaur arratsaldean. Ibilbide luzean Julen Larruzea eta Meritxel Henales izan dira azkarrenak. Laburra, berriz, Mikel Jonperenarentzat izan da.

Korrika eta bizikletan egin beharreko ibilbide luzean 79 lasterkarik amaitu dute proba. Gizonezkoetan azkarrena Julen Larruzea izan da, 01:26:20 behar izan ditu. Atzetik, erlojua 01:26:42an geldituz sartu da Endika Gartzia, eta hirugarren postuan, 01:30:29ko denborarekin helmugaratu da Aitor Perez.

Emakumezkoetan, berriz, Meritxel Henales izan da helmugaratzen lehena 01:59:11ko denborarekin. Bigarren sailkatua, Arantza Artetxe izan da 02:28:28an bukatuz ibilbidea.

Proba laburrean 19 parte hartzaile izan dira, eta guztiak gizonezkoak. Kasu honetan, Mikel Jonperena izan da azkarrena 46:20ko denbora eginez. Bigarren Xabi Kortabarria helmugaratu da 48:46an geldituz erlojua. Hirugarren sailkatuak 49:07 behar izan ditu eta Jose Manuel Amundarain izan da.

Proba hasi aurretik, Ibarran asteartean hil zen haurraren oroimenez, minutuko isilunea egin dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!