Ibarrako jaiak 2015

Jaien egun handian Ibarrako piparra protagonista

Ataria 2015eko abuztuaren 24a

400 kilo pipar eta 500 kilo tomate banatu dituzte Ibarrako baratzezainek, eguerdian, San Bartolome plazan festen egun handian.

Zubeltzu Piparra etxeak, Txumitxak eta Ibarlur Piparra Kooperatibak antolatu dute gaurko ekitaldia eta jendetza bildu da plazara.

Ibarlur kooperatiban dabil Patxi Izagirre, Montes baserriko baratzezaina. San Bartolome egunean antolatu duten ekimenak, aurten, 47. aldia duela aipatu digu.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!