San Bartolome egunaren bezperan, kirolaren eguna ospatu dute Ibarran. Goizean, futbol txapelketa, toka eta xakea izan dira ikusgai eta arratsaldean Markel Uriarteren bizikleta erakustaldiaren ondoren, Ibarra eta Anoeta herrien arteko desafioa jokatu da Euskal Herria kalean.
Txumitxa tabernaren paretik abiatu dira bi taldeak Tolosarantz. 550 kiloko harriari soka lotu eta soka tira moduan mugitu dute harria. Malda behera zuten horretan, abiadura apur bat hartu dute bi taldeek eta Anoetako taldearen harria arrastan gerturatu da espaloi aldera. Bertan eserita zegoen neska bat harrapatu du harriak eta erietxera eraman dute hezur hausturaren bat duelakoan. Sustoak susto, bi taldeek Tolosatik Txumitxarako lehia soilik egin dute. Ibarrak aurrea hartu dio abiatu eta berehala eta anoetarrek ezin izan diete erritmoari segi. Alde handirik atera ez dioten arren, Ibarra gailendu da.
Egunaren amaierari begira, Alurr dantza taldeak Bi punturen artean ikuskizuna eskainiko du, eta atzoko ekaitzaren ondorioz, aldaketa batzuk izango dira gaueko musikari dagokionez. Gaur 00:00ak aldera Vendetta taldearen kontzertua izango da eta ondoren, DJ Bull-ek ipiniko du musika.
Jarraian, San Bartolome eguneko eta kuadrilla eguneko egitaraua:
ABUZTUAK 24, ASTELEHENA
SAN BARTOLOME EGUNA
9:00. Diana herriko txistularien eskutik.
10:30. Meza nagusia, San Bartolome elizan.
11:30. Haurren danborrada Iraunkorrak txarangak alaituta.
12:00. Piparrak eta tomateak, San Bartolome plazan, herriko baratze zainek, Zubelzu Piparrak etxeak, Ibarlur Piparra Kooperatibak eta Txumitxak eskaini eta zerbitzatuta.
18:00. Pilota partidak, Belabieta pilotalekuan, Sendi-Ekintza pilota eskolaren eskutik:
• Jubenilak: Ander Plazaola- Aitor Eraunzetamurgil / Ander Jauregi-Eneko Morales.
• Afizionatuak: Mikel Rafael-Mikel Elola / Mikel Belloso-Iñigo Altuna.
18:00. Dantza solte txapelketa, San Bartolome plazan.
20:00. Bertsolarien emanaldia: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Adur Gorostidi eta Iñigo Gorostarzu, Emeterio Arrese parkean.
21:00. Barrikotea, San Bartolome plazan (norberak bere afaria eta baxera eraman beharko du).
22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
23:30. Belarmiñak eta Lain taldeen emanaldia, San Bartolome plazan.
ABUZTUAK 25, ASTEARTEA
KUADRILLA EGUNA
9:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.
11:45. Kuadrillak San Bartolome plazan elkartuko dira.
12:00. Kuadrillen kalejira Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaina taldearekin batera.
14:30. «Gure esku dago» argazki erraldoia, San Bartolome plazan.
14:45. Kuadrillen bazkaria, Emeterio Arrese parkean.
18:15. Eonian elektrotxarangarekin kuadrillen kalejira herrian zehar.
18:30. Saltoka taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.
22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.
00:00. Osasun etxetik San Bartolome plazaraino piparra eramango da eta ondoren erreko da.
00:45. Zesuma taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.
2:30. Kuadrillen arteko jolasak, San Bartolome plazan.