Ibarrako jaiak 2015

Garai bateko ezkontza irudikatu dute ibartarrek

Ataria 2015eko abuztuaren 22a

 11 1440252096768
 1 1440252087952
 18 1440252102755
 2 1440252088949
 3 1440252089887
 23 1440252106778
 4 1440252090687
 5 1440252091504
 6 1440252092409
 7 1440252093321
 8 1440252094173
 9 1440252094990
 10 1440252095920
 12 1440252097588
 13 1440252098459
 14 1440252099403
 15 1440252100208
 16 1440252101000
 17 1440252101873
 19 1440252103556
 20 1440252104352
 21 1440252105152
 22 1440252105955
 24 1440252107613
 25 1440252108414
 26 1440252109221
 27 1440252110063
 28 1440252110911
 29 1440252111727
 30 1440252112524
 31 1440252113308
 32 1440252114132
 33 1440252114924

Hauspoa Kultur Elkarteak antolatutako herriko jaietan herri antzerkia egin ohi dute. Hirugarren aldia da, garai bateko ezkontza egiten dutela eta 50 herritar inguruk hartu dute parte ekitaldian. Beren gisara, festara egokituta, kalejiran pasa dute goiza eta eguerdian, plazan, antzinako ezkontza antzeztu dute.

Txekor jatearekin jarraitu dute gaurko festa. Egunean zehar beste hainbat ekitaldi izango dira Ibarran San Bartolome jaien barruan.

ABUZTUAK 22, LARUNBATA

9:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.

11:00. Antzinako ezkontza San Bartolome plazan Giroate dultzaina taldeak eta herriko trikitilariek alaituta, Hauspoa Kultur Elkartearen eskutik.

14:30. Txekor jatea, Emeterio Arrese parkean, Sendi-Ekintza elkartearen eskutik.

17:00. Haur eta gaztetxoentzat DJ Jon diskofesta, San Bartolome plazan.

18:00. Helduen danborradaren entsegua, Azkue auzoan.

19:30. Sokadantza Alurr dantza taldearen eskutik, Lauburu Kirol Elkartearen omenez, San Bartolome plazan.

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

22:45. DJ Andoniren emanaldia, Bizi-Nahi elkartearen aurrealdean.

22:45. Helduen danborrada Iraunkorrak txarangak alaituta.

23:30. Skakeitan eta Iratzar taldeen emanaldia, San Bartolome plazan.

ABUZTUAK 23, IGANDEA
KIROLAREN EGUNA

9:00. Diana herriko trikitilarien eskutik.

10:00. Haurrentzat 3x3 futbol txapelketa, Emeterio Arrese parkean Lauburu Kirol Elkartearen eskutik.

11:00. Erretiratuentzako hamaiketakoa, Bizi-Nahi elkartea.

11:30. Toka eta bola txapelketa, Emeterio Arrese parkean Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.

11:30. Haur eta gaztetxoentzat toka eta bola txapelketa (6-12 urtekoek heldu batekin bikoteka parte hartu beharko dute), Emeterio Arrese parkean Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.

11:30. Xake gunea: Bat-bateko xake partiden erakustaldia, ikastaro txikia, xake erraldoia eta abar, Emeterio Arrese parkean, Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.

11:45. Tortilla patata eta edari-dastatze lehiaketa, San Bartolome plazan, Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.

17:30. Mendi bizikletarekin trebezia erakustaldia Markel Uriarteren eskutik, San Bartolome plazan.

18:00. ETB1-eko Kantugiro saioa Zuriñe Hidalgo eta Xabin Fernandezekin, San Bartolome plazan.

19:00. San Bartolome bezperako kanpai-jotzea eta salbea, San Bartolome eizan.

19:30. Giza proba: Ibarra eta Anoeta herrien arteko desafioa, Euskal herria kalean Ibarra Soka-tira taldearen eskutik.

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

22:45. Alurr dantza taldearen «Bi punuren artean» emanaldia, Emeterio Arrese parkean.

23:30. Xeic! eta Vendetta taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.

ABUZTUAK 24, ASTELEHENA
SAN BARTOLOME EGUNA

9:00. Diana herriko txistularien eskutik.

10:30. Meza nagusia, San Bartolome elizan.

11:30. Haurren danborrada Iraunkorrak txarangak alaituta.

12:00. Piparrak eta tomateak, San Bartolome plazan, herriko baratze zainek, Zubelzu Piparrak etxeak, Ibarlur Piparra Kooperatibak eta Txumitxak eskaini eta zerbitzatuta.

18:00. Pilota partidak, Belabieta pilotalekuan, Sendi-Ekintza pilota eskolaren eskutik:
• Jubenilak: Ander Plazaola- Aitor Eraunzetamurgil / Ander Jauregi-Eneko Morales.
• Afizionatuak: Mikel Rafael-Mikel Elola / Mikel Belloso-Iñigo Altuna.

18:00. Dantza solte txapelketa, San Bartolome plazan.

20:00. Bertsolarien emanaldia: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Adur Gorostidi eta Iñigo Gorostarzu, Emeterio Arrese parkean.

21:00. Barrikotea, San Bartolome plazan (norberak bere afaria eta baxera eraman beharko du).

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

23:30. Belarmiñak eta Lain taldeen emanaldia, San Bartolome plazan.

ABUZTUAK 25, ASTEARTEA
KUADRILLA EGUNA

9:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.

11:45. Kuadrillak San Bartolome plazan elkartuko dira.

12:00. Kuadrillen kalejira Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaina taldearekin batera.

14:30. «Gure esku dago» argazki erraldoia, San Bartolome plazan.

14:45. Kuadrillen bazkaria, Emeterio Arrese parkean.

18:15. Eonian elektrotxarangarekin kuadrillen kalejira herrian zehar.

18:30. Saltoka taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

00:00. Osasun etxetik San Bartolome plazaraino piparra eramango da eta ondoren erreko da.

00:45. Zesuma taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.

2:30. Kuadrillen arteko jolasak, San Bartolome plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!