Ibarrako jaiak 2015

Ohiko txupinazorik gabe baina hasi dituzte festak Ibarran

Ataria 2015eko abuztuaren 21a

 1 1440159333403
 2 1440159334387
 3 1440159335351
 4 1440159336258
 5 1440159337083
 6 1440159337918
 7 1440159338722
 8 1440159339561
 9 1440159340419
 10 1440159341265
 11 1440159342075
 12 1440159342335
 13 1440159343145
 14 1440159343967
 15 1440159344216
 16 1440159345017
 17 1440159345817
 18 1440159346614
 19 1440159347403
 20 1440159348205

Eguerdiko 12:00etarako jarrita zegoen hitzordua. Baina Donostiako Auzitegi batek jarritako badaezpadako neurriaren ostean, bertan behera geratu da txupinazoa. Hala ere, plazatik kalejira abiatu da eguerdian, erraldoi, buruhandi eta txarangarekin batera. 

Ibarrako haurrak izango dira protagonista jaien lehen orduetan. Bazkaria izango dute plazan eta arratsaldean jokoak izango dira umeentzat.

Hona hemen datozen egunetarako jai egitarauan jasota dauden ekitaldiak:

ABUZTUAK 21, OSTIRALA

14:30. Haurren eta gaztetxoen bazkaria San Bartolome plazan, herriko gurasoen eskutik.

16:00. Haurrentzako jokoak Txiribitu Astialdi taldearen eskutik, San Bartolome plazan.

17:30. Apar festa, Emeterio Arrese parkean.

18:00. Haurrentzako paseoak zalgurdian Asier Lopetegiren eskutik, San Bartolome plazan.

21:00. Elkartasun afaria, San Bartolome plazan.

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

23:30. Herriko musikarien kontzertua. Ondoren, Gabezin taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.

ABUZTUAK 22, LARUNBATA

9:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.

11:00. Antzinako ezkontza San Bartolome plazan Giroate dultzaina taldeak eta herriko trikitilariek alaituta, Hauspoa Kultur Elkartearen eskutik.

14:30. Txekor jatea, Emeterio Arrese parkean, Sendi-Ekintza elkartearen eskutik.

17:00. Haur eta gaztetxoentzat DJ Jon diskofesta, San Bartolome plazan.

18:00. Helduen danborradaren entsegua, Azkue auzoan.

19:30. Sokadantza Alurr dantza taldearen eskutik, Lauburu Kirol Elkartearen omenez, San Bartolome plazan.

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

22:45. DJ Andoniren emanaldia, Bizi-Nahi elkartearen aurrealdean.

22:45. Helduen danborrada Iraunkorrak txarangak alaituta.

23:30. Skakeitan eta Iratzar taldeen emanaldia, San Bartolome plazan.

ABUZTUAK 23, IGANDEA
KIROLAREN EGUNA

9:00. Diana herriko trikitilarien eskutik.

10:00. Haurrentzat 3x3 futbol txapelketa, Emeterio Arrese parkean Lauburu Kirol Elkartearen eskutik.

11:00. Erretiratuentzako hamaiketakoa, Bizi-Nahi elkartea.

11:30. Toka eta bola txapelketa, Emeterio Arrese parkean Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.

11:30. Haur eta gaztetxoentzat toka eta bola txapelketa (6-12 urtekoek heldu batekin bikoteka parte hartu beharko dute), Emeterio Arrese parkean Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.

11:30. Xake gunea: Bat-bateko xake partiden erakustaldia, ikastaro txikia, xake erraldoia eta abar, Emeterio Arrese parkean, Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.

11:45. Tortilla patata eta edari-dastatze lehiaketa, San Bartolome plazan, Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.

17:30. Mendi bizikletarekin trebezia erakustaldia Markel Uriarteren eskutik, San Bartolome plazan.

18:00. ETB1-eko Kantugiro saioa Zuriñe Hidalgo eta Xabin Fernandezekin, San Bartolome plazan.

19:00. San Bartolome bezperako kanpai-jotzea eta salbea, San Bartolome eizan.

19:30. Giza proba: Ibarra eta Anoeta herrien arteko desafioa, Euskal herria kalean Ibarra Soka-tira taldearen eskutik.

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

22:45. Alurr dantza taldearen «Bi punuren artean» emanaldia, Emeterio Arrese parkean.

23:30. Xeic! eta Vendetta taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.

ABUZTUAK 24, ASTELEHENA
SAN BARTOLOME EGUNA

9:00. Diana herriko txistularien eskutik.

10:30. Meza nagusia, San Bartolome elizan.

11:30. Haurren danborrada Iraunkorrak txarangak alaituta.

12:00. Piparrak eta tomateak, San Bartolome plazan, herriko baratze zainek, Zubelzu Piparrak etxeak, Ibarlur Piparra Kooperatibak eta Txumitxak eskaini eta zerbitzatuta.

18:00. Pilota partidak, Belabieta pilotalekuan, Sendi-Ekintza pilota eskolaren eskutik:
• Jubenilak: Ander Plazaola- Aitor Eraunzetamurgil / Ander Jauregi-Eneko Morales.
• Afizionatuak: Mikel Rafael-Mikel Elola / Mikel Belloso-Iñigo Altuna.

18:00. Dantza solte txapelketa, San Bartolome plazan.

20:00. Bertsolarien emanaldia: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Adur Gorostidi eta Iñigo Gorostarzu, Emeterio Arrese parkean.

21:00. Barrikotea, San Bartolome plazan (norberak bere afaria eta baxera eraman beharko du).

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

23:30. Belarmiñak eta Lain taldeen emanaldia, San Bartolome plazan.

ABUZTUAK 25, ASTEARTEA
KUADRILLA EGUNA

9:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik.

11:45. Kuadrillak San Bartolome plazan elkartuko dira.

12:00. Kuadrillen kalejira Bonberenea txarangarekin eta Giroarte dultzaina taldearekin batera.

14:30. «Gure esku dago» argazki erraldoia, San Bartolome plazan.

14:45. Kuadrillen bazkaria, Emeterio Arrese parkean.

18:15. Eonian elektrotxarangarekin kuadrillen kalejira herrian zehar.

18:30. Saltoka taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

00:00. Osasun etxetik San Bartolome plazaraino piparra eramango da eta ondoren erreko da.

00:45. Zesuma taldearekin dantzaldia, San Bartolome plazan.

2:30. Kuadrillen arteko jolasak, San Bartolome plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!