Atzo eguerdian Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko fiskal nagusiak informazio eskea bidali zion Ibarrako Udalari. Carlos Urkijo Espainiako gobernuaren ordezkariak jakinarazi zion euskal presoen senide eta lagunak zirela jaiak hasteko suziria botako zutenak eta horren harira egin zuen galdera. Gaur goizean, 11:30ean, prebentzio gisa txupinazioa bertan behera uzteko agindua eman du auzitegiak. Erantzun gisa, Ibarrako festa batzordeak agerraldi jendetsua egin du plazan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?