Abuztuaren 24an egingo den haurren danborradarako antolatzaileek honako oharra zabaldu dute:
Datorren ostegunean, abuztuak 20, haurren danborradako azken entsegua egingo da BELABIETA KIROLDEGIAN iluntzeko 19:30ean. Era berean, haurren danborradan dantzan atera behar diren gaztetxoek entsegua egingo dute ALURR DANTZA TALDEKO LOKAL ZAHARREAN (Ibai-Gainen) eguerdiko 12:00etan eta iluntzeko 19:30ean. Parte hartzaile guztiei entseguetara bertaratzeko deia egiten zaie.
Koadrila eguneko txartelak:
Ibarrako koadrila eguneko txartelak erosteko azken aukera izango da abuztuaren 20,osteguna arte. Ibarrako errotatxo kafetegian egongo dira salgai abuztuaren 18,19 eta 20an. Txartelak 25€ balio ditu, kuadrila eguna abuztuaren 25ean izango da.
Kantugiro saioa bertan behera:
EITBk jakinarazi duenez, emisio eta grabazio planifikazioekin arazoak izan dituzte, eta ondorioz, aurreikuspenak aldatu egin behar izan dituzte. Beraz, ezinezko izango da igandean, Abuztuak 23, Ibarran planifikatutako Kantugiro ekimena aurrera ateratzea.
Trafiko mozketak:
Abuztuak 22, larunbata: Antzinako ezkontza dela eta, eguerdiko 12:30etatik 13:00etara Euskal Herria kalean.
Abuztuak 22, larunbata: Helduen danborrada dela eta, gaueko 22:00etatik 00:00etara Euskal Herria kalean.
Abuztuak 23, Igandea: Giza proba dela eta, iluntzeko 19:00etatik 21:00etara.
Abuztuak 24, astelehena: Haurren danborrada dela eta, goizeko 11:30etatik 13:00etara Euskal Herria kalean.
Abuztuak 25, asteartea: Koadrilen kalejira dela eta, eguerdiko 12:30etatik 14:00etara.
Abuztuak 25, asteartea: Piperraren erreketa dela eta, gaueko 00:00etatik 00:30etara.
Ondo pasa San Bartolome Jaiak!!