Lander Otermin Gipuzkoako txapeldun txingak eroaten

Ataria 2015ko abu. 11a, 11:54

Gipuzkoako txapelketa jokatu zen atzo, Aian, herri kiroletako zenbait modalitatetan. Lasto altxatzea, txinga eroatea, zaku eramatea eta ingude altxatzeak. 

Ibarrako bi partaide egon ziren txapelketan, Lander Otermin eta Mattin de la Sotilla. Lehenengoak, txinga eroatean eta lasto altxatzean hartu zuen parte eta lehenengo eta bigarren postuak lortu zituen. Mattin de la Sotillak, lasto altxatzen hartu zuen parte eta bosgarren postua lortu zuen, 12 altxaldirekin.

Hona hemen sailkapenak:

Lasto altxatze txapelketa:

1.- Jose Martin Bustinza "TUBI"     25 jasoaldi (marka berria)

2.- Lander Otermin                     21 jasoaldi

3.- Peio Argaia                          17 jasoaldi

4.- Patxi Ituarte                        15 jasoaldi

5.- Mattin de la Sotilla                12 jasoaldi

 

Ingude altxatze txapelketa:

1.- Iker Goikoetxea            68 jasoaldi

2.- Mikel Agirre                 64 jasoaldi

3.- Patxi Ituarte                60 jasoaldi

4.- Oskar Aranbarri            51 jasoaldi  

 

Zaku eramate txapelketa: (116 metroko ibilbidea, lau luzeetan banatuta)

1.- Patxi Ituarte      36 segundu eta 11 ehuneneko

2.- Mikel Agirre       38 segundu eta 42 ehuneneko

3.- Oskar Aranbarri  56 segundu eta 53 ehuneneko

 

Txinga eroate txapelketa:

1.- Lander Otermin       8 plaza

2.- Igor Landa             6 plaza eta 4,05 metro

3.- Iker Goikoetxea      5 plaza eta 5,38 metro

4.- Patxi Ituarte          5 plaza 

5.- Oskar Aranbarri      4 plaza 

6.- Mikel Agirre           3 plaza eta 3,15 metro

 

Argazkiak: Karkara

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!