Alurr dantza taldearen hurrengo hitzordua, Ikaztegietan

Ataria 2015eko abuztuaren 4a

Uztaila dantzan eman dute Ibarrako dantza taldeko kideek, baina abuztuan ere ez dira geldirik egongo. Igandean, abuztuak 9, Ikaztegietako festetan izango dira eta hurrengo egunean Berastegikoetan.

Uztailean zehar herriz herri ibili dira Alurreko dantzariak. Pasa den astean bertan Oreka Tx eta Kalakanekin batera Ezpeletako Gazteluan emanaldia izan zuten. Eta ez hori bakarrik, Sopuertako Nazioarteko XXV. Folklore Jaialdian  ere izan ziren Serbiako talde batekin batera eta baita Mendaro zein Soraluzeko jaietan ere. "Ikuslegoaren erantzuna arrakastatsua izan da emanaldi guztietan, bai ikusle kopuruagatik eta baita ere dantza taldearen lan ona goraipatu izanagatik", esan dute.

 

 

 

 

 

Datozen asteetan ere emanaldiak izango dituzte: igandean Ikaztegietan, astelehenean Berastegin, abuztuaren 23an Ibarran Bi punturen artean ikuskizuna eskainiko dute, eta 30ean Berrobin egongo dira.

Era berean, datorren ikasturterako izen ematea zabalik dagoela gogoratu dute. Horretarako www.alurr.net webgunera jo behar da edo 635 75 70 48 telefono zenbakira deitu edo whatsappa bidali.

Astean behin helduei zuzendutako plazako dantzen eskolak eskainiko dituztela esan dute eta berriz ere 10 eta 14 urte arteko mutilen bi talde egongo direla gogoratu du Alurrek. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!