Auzoetan ere, festa handiak

Rebeka Calvo Gonzalez 2015eko uztailaren 31

Ibarrako San Inazio auzoko egun handia da gaur. Egun bakarreko festa antolatu dute, baina nahikoa dela diote. Egun guztian izango dituzte ekitaldiak eta DJ Andonik gidatuta, goizaldera arte luzatuko dute San Inazio Eguna. Goizean haurren txanda izan da.

Egitaraua:

09:00. Jaien hasiera.

09:30. Meza.

Ondoren, pintxo dastatzea.

11:30. Haur festa: jokoak, tailerrak eta abar.

13:00. Balkoien lore apaintze lehiaketa.

18:00. Patata tortilla eta postre lehiaketak.

19:00. Herri kirolak Ibarrako Sokatira taldearen eskutik. Haurrek, gazteek eta helduek hartu ahal dute parte.

21:00. Herri afaria. Jatekoa norberak eraman beharko du eta edaria festa batzordeak jarriko du. Izena eman behar da aurrez Gaztelubide tabernan edo Bizi Nahi elkartean.

Ondoren, musika DJ Andoniren eskutik.

Bukatzeko jai amaierako traka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!