Lauburukoak, Mikel Diestroren zuzendaritzapean

Ataria 2015eko uztailaren 31

Ibarrako Lauburu areto futboleko taldeak astelehenean hasiko du aurredenboraldia. Mikel Diestroren zuzendaritzapean ariko dira.

Bi hilabeteko oporrak eta gero bueltatuko dira lanera. Pasa den denboraldiarekin aldaketaren bat izan dute, izan ere, Aitor Arevalo entrenatzaileak uztea erabaki du bi denboraldi eta gero.

2015-16 denboraldian Endika eta Balerdik jarraituko dute atezain moduan, eta Cristian, Aitzol, Unai, Uzkudun, Garmen, Txipi eta Loitzunek ere jarraituko dute. Xabier Zuriarrain eta Iraitz Olasagasti izango dira jokalari berriak. Zuriarrain Lauburuko jubenilen taldetik dator eta Olasagasti Debabarrenako Concepto Egile taldetik.  Jokalari hauekin batera beste seik egingo dute aurredenboraldia proba moduan.

Lauburuk jakinarazi duenez plantilla ez dute erabat itxi oraindik, eta jokalari berriak ikusten jarraitzen dute. Nahiz eta dituzten jokalariekin, 13 jokalari eta 4 atezain, nahikoa dute oraingoz.

Lauburukoek 25 urteurrena ospatuko dute datorren denboraldian eta euren nahia lehen postuetan aritu eta jokalariak prestatzen jarraitzea da. Era berean, bazkideak egiteko kanpainarekin jarraitzen dute. Bazkide egin nahi dutenek taldeko bulegoetara edo Danon Txokoa tabernara jo dezakete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!