Irisgarritasuna hobetzea, Ibarrako Udalaren apustua

Rebeka Calvo Gonzalez 2015ko uzt. 20a, 19:00

Txumitxa eta Montes arteko espaloia berritu dute

Txumitxa eta Montes arteko espaloia zabaldu eta hobetu ondoren, plazako sarrerakoan ari dira

Herriko irisgarritasuna hobetzeko ikasturte honetako lanak bukatzen ari dira Ibarran. 2014n hasi zituzten lanak eta aurreko legealdian bukatu ezin izan zituztenak, datozen asteetan bukatuko dituzte.
Montes eta Txumitxa arteko espaloia zabaldu eta hobetu dute jada, eta orain Euskal Herria kaletik beherantz, plazarako sarrera doan bidea hobetzen ari dira. Bertan ere espaloia zabaltzen ari dira eta ondorioz, kotxeak plazarantz jaisteko dagoen kurba pixka bat aldatuko da. «Pixka bat estutuko da, baina ez da jaisteko arazorik egongo. Kamioi artikulatu batekin probak egiten aritu ginen eta suhiltzaileak eta horrelakoak bertatik pasatzeko arazorik ez da egongo», esan du Hanot Karrera Hirigintza batzordeko buruak.

Txumitxa eta Montes arteko espaloieko obrak orain gutxi amaitu dituzte eta gutxienez 2 metroko zabalera izatera pasa da. Edateko uraren sistema berritu dute, era berean. Errepidea estutzeaz gain, zebrabidea goratu dute ibilgailuen abiadura  murrizteko.

Lan hauek guztiak pasa den legealdiko udal gobernuak irisgarritasuna hobetzeko antzemandako hutsuneak betetzeko egin dituzte eta datozen lau urteetan ere horretan jarraituko badute ere, orain herritarrei galdetu nahi dietela dio Karrerak: «Guk ikusitako gabeziak konpontzen aritu gara. Gure ustez Euskal Herria kaleko 57. zenbaki inguruan espaloiak eta argiteria hobetu behar dira, baita Argindegiko argiteria ere, aparkamenduen gaia landu... baina lehentasunak finkatu behar ditugu, eta horretarako herritarren iritziak jaso nahi ditugu. Behar bada herritarrek beste gabezi batzuk antzeman dituzte gainera, eta horien berri izan nahi dugu».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!