Espainiako Txapelketatik bi dominarekin itzuli da Iribar

Asier Imaz 2015eko uztailaren 15a

Denboraldi bikainari amaiera ezin hobea emateko, bi domina irabazi ditu asteburu honetan Unai Iribarrek Euskadiko selekzioarekin, Lorcan jokatu den Espainiako txapelketan.

Oriako Limousineko txirrindularia erlojupekoan eta taldekakoan nagusitu da.

Lehen domina erlojupekoan lortutakoa izan zen, larunbatean. Ibilbidea beretzat oso egokia izan ez arren, hirugarren postua eta brontzezko domina lortu zituen ibartarrak.

Igandean berriz, errepidean lineako lasterketan zazpigarren helmugaratu zen, eta euskal selekzioko hiru kide lehen hamarren artean sailkatu zirenez, taldekako sailkapenean gailendu egin ziren, urrezko domina lortuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!